XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Taizé, Borgoña`ko erritxo txiki bat dugu.
Aspalditik izen onek gure belarriak alaitzen ditu.
Izan ere, andik etorri zaizkigu berri pozgarri asko.
Orain lau urte eman zigun Anai Roger`ek, gure buru biotzak arriturik utzi zituan berri ona:
Baiñan ikusi ditzagun, onera iristeko eman diran pausoak.
1.940`ngo urtean iritxi zan, Anai Roger, erritxo ontara.
Bere asmoak aundiak eta ugariak ziran, baiñan bere biotz-erdian zuana auxe zan: elkarte edo komunidade bat sortu.
Besteen ona iristen saiatuko ziran batzuen elkartea.
Bigarrengo Gerra Nagusia su gorrian zegoen une onetan.
Bere biotz zabalak etzuan iñola ere onartzen txikizio ura, baiña gizon bakarra zanez nola egin gerrari gerra? Ederki arkitu zuan bidea gizon onek: goserik zegoanari jaten eman, zaurituak sendatu, eta bearrik zuten guztieri bere etxeko ateak zabaldu.
Jakiña, bereala asi zitzaizkion anai berriak inguratzen; orregaitik,1.949`ngo urtean Kristoren deiari erantzun bat eman nairik,
Ontarako, danen artean, BURU egingo duan anai bat aukeratzen dute.
Elkarte berri onek bereala artzen ditu betebear edo konpromisoak: batzuk lanean asten dira, besteak beartsuen artera iristen dira, aien bizitzan poz eta alaigarri izateko.
Anai Roger`ek buruan gauza asko dabilzki, eta biotz-erdian miñ aundiena ematen dion arazo bat: kristauen arteko banaketa.
Batasun au lortzeko, zer bide aukeratu? Kristau gazteak bildu! Berak garbi ikusten du, gazteak dirala etorkizunaren iturriak, eta auek garbiak ba`dira, laister lortuko dala kristauen batasuna.
Lanean gogor ari da gure anai Roger gazteen biotzetan kezka eta berotasuna sortzen.
1.966,ngo urtean 14.000 gazte biltzen dira bere inguruan.
Garbi agertzen dizkigute biotz gazte auek beren naiak...
1.968`ngo urtean billerak aunditu eta ugaritzen jarraitzen dute.
Sinismen-sua ez dijoa, bada, itzaltzen, benetan ernetzen baizik.
Berak garbi ikusten du, SINISMENA, bear dugula, baiñan ondo oñarritutakoa;...
Itz auekin garbi agertzen digu, anai Roger`ek, ez dala naikoa sentitzea, zerbait geiago ere bear degula baizik, gure Kristau-bizitzan.
1.969`ngo urtean ospatzen da Batzar Nagusi bat, mundu guztiko gazteek osatzen dutena.
Beren Elburu
Nola itxaron Kristoren aberria, norkeriz eta injuztiziz betetako mundu onetan?.
1.970`ngo urtean ere beste Batzar aundi bat ospatu zan.
35 naziotako gazteek osatu zuten batzar au.
Pazku eguna zan eta onela agertu ziguten beren Berri Ona mundu guztira: - Piztu dan Kristo orrek, festa eta alaitasuna agertu nai du gizonaren toki izkutuenetan.
Berak antotatuko digu Eleizaren udaberri berri bat.
Berak emango digu adimena eta naimena, eliz denak bat biurtzeko bideak arkitze arren.
Berak lagunduko digu gure bizitzak lagun urkoarengana biurtzen, ez dedin izan emendik aurrera, gizona gizonaren jabe.
Gazteen erabaki eder eta sakon auek entzun zituanean, anai Roger`ek biotza lertutzerañoko poza onela agertu zien:
Gazteen Konzilio au, Eleizaren gertakizun aundi bat dugu.
Ez dugu ez
Aita Santuak, 1.971`ngo urtean egin zuen ibillaldian, (Kolonbiara), berarekin eman zuan.
Erroma`ko Batzar Nagusia asi aurretik, Aita Santuak bere bedeinkapena eskatu zion
Atenagoras Grezitarrak, ill-zorian zegoalarik, onela gogoratu zion berari...
Blake, protestanteen artzai eta
Ba-dakit, askori, zer galdera etorriko zaion burura.
Ortik zer iritxi da ordea? Ez dakit.
Baiñan denok dakigun gauza da, Taizé`n gaztedi berri batek, Kristo arkitu eta Aren jarraitzaille izan nai duala.
An izandako batek onela agertzen digu bere idaz-lan batean.
Buruz-beera dabillen mundu oneri Taizé`ko gaztedi berriak onelako irakaspenak eskeintzen ba`dizkio, utsaren urrengoa ote berauen ekintza?.
LARRAÑAGA`TAR ESTEBAN.